Gabonetako haur parkea gaur eguerdira arte zabalik egongo da

Gaur, 13:30ean itxiko ditu ateak Gabonetako haur parkeak. Aurten 20. urtez antolatu du Legazpiko Udaleko gazteria sailak. 2 eta 14 urte bitarteko haurrei aisialdirako aukera oparoa eman die parkeak goizez eta arratsaldez aurreko egunetan. Gaur 10:30ean ireki eta 13:30ean itxiko dute.

Parkearen osagarri, txu-txu trena Euskal Herria plazatik Laubideko oinezkoentzako guneraino bueltaka dabil egunotan, doan.

Parkea frontoian eta Azokan jarri dute eta sarrera bi eurokoa da. Urbeltz pilotalekuko pistan 2 eta 5 urte bitarteko haurren gunea dago, 6 eta 10 urte artekoena zein 11 eta 14 urte bitartekoena. Frontoiko goiko aldean joko interaktiboen gunea kokatu dute, baita Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatutako tailerrak ere. Azokako arkupeetan 6 eta 14 urte artekoen gunea dago.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend