Giltzatakoen tailerra egingo dute haurrentzat larunbateko azokan
Urteko lehenengo larunbateko azoka egingo dute etzi, Loinazko San Martin plaza azpian, 10:00etatik 14:00ak bitartean. Ohi bezala, Agerre baserriko loreak, Aldabazahar elkartearen ogiak eta ahuntz gazta, Altzibar baserriko barazki ekologikoak, Aranburu...
Urteko lehenengo larunbateko azoka egingo dute etzi, Loinazko San Martin plaza azpian, 10:00etatik 14:00ak bitartean. Ohi bezala, Agerre baserriko loreak, Aldabazahar elkartearen ogiak eta ahuntz gazta, Altzibar baserriko barazki ekologikoak, Aranbururen ardi gazta, Aranguren Azpi baserriko behi gazta, Usurburu baserriko produktuak eta ardi esnea, Azanza mintegiko loreak eta landareak, Bionako landareak eta barazkiak, Iñaki Ormazabal harakinaren haragia eta prestatuko jakiak, Eugenio Elorzaren eztia, La Lezeko ardi gazta, On Egin kontserben mermeladak, eta Txintxurreta baserriko barazkiak izango dira salgai.
Ekintza osagarriei dagokio-nean, 12:00etan, giltzatakoak egiten ikasteko tailerra egingo dute umeentzat. 13:30ean, berriz, azokako produktuez osatutako bi saskiren zozketa egingo dute azokan erosketak egindakoen artean.
Azoka biziberrituz
Azoka biziberritzearekin batera, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jarri eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea du helburu Beasaingo Udalak larunbateko azokarekin. Kontsumitzaile berriak ere azokara erakartzea bada hilean behineko azokaren helburua.