Miguel Caverok irabazi du Lemniskataren IV. Matematika Argazki lehiaketa

Carlos Mediavilla izan da bigarrena eta Ainara Garcia hirugarrena. Iñaki Erauskinek eskualdeko saria irabazi du.
Carlos Mediavilla, Iñaki Erauskin, Ainara Garcia eta Miguel Cavero erdian, Lemniskatako ordezkariekin.

Carlos Mediavilla, Iñaki Erauskin, Ainara Garcia eta Miguel Cavero erdian, Lemniskatako ordezkariekin.

‘Urtarrila, matematikaren bila’ zikloa IV. Matematika Argazki lehiaketako sariak banatuz hasi du Lemniskata elkarteak Beasaingo Igartzako jauregian. Matematikarekin lotutako 160 argazki aurkeztu dituzte aurten lehiaketara. Irabazleak ondorengoak izan dira:

  • 1.saria: Miguel Cavero ordiziarraren Isios argazkia.
  • 2.saria: Carlos Mediavilla urretxuarraren Globoa argazkia.
  • 3.saria: Ainara Garcia azkoitiarraren Begia argazkia.
  • Eskualdeko saria: Iñaki Erauskin beasaindarraren, Eskailera Airean argazkia.

Bihar, 19:00etan, Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan, lehiaketara aurkeztutako 44 argazki aukeratuen erakusketa inauguratuko dute.

Ekarpen bat

Utzi ekarpen bat

*

*

  • Ainara
    13 urtarrila 2018 at 16:51 - Reply

    Kaixo! Zuzenketa bat egin nahiko nuke, Ainara Garcia Hernaniarrak irabazi zuen 3.saria. Bi Ainara Garcia gaude argazkiak egiten ditugunak eta sarritan nahasten gaituzte.

  • Send this to friend