Jose Luis Blanco eta Jofre Cullell nagusitu dira Master 30 eta 23 urte azpikoetan
Goizeko ziklo-kros saioaren ostean, Master 30 eta 23 urtez azpiko gizonezkoen txanda heldu da.
14:30etan irten dira Gizonezko Master 30 mailan parte hartu duten txirrindulariak. Hauetan Jose Luis Blanco izan da azkarrena; 44 minutu eta 18 segundo behar izan ditu proba betetzeko. Bere atzetik sartu dira Jon Urteaga (45:00) eta Mario Rodriguez (45:22).
Lasterketa amaitu eta sariak banatu ostean, 23 urtez azpiko gizonezkoak aritu dira lanean. Lasterketa hasi eta 53 minutu eta 27 segundora helmugaratu da Kataluniako selekzioko Jofre Cullell. Bigarren izan da Asturiaseko selekzioko Mario Junquera (55:27). Xabier Murias Euskal selekzioko ordezkaria izan da hirugarren 58 minutu eta 41 segunduko denborarekin.
Biharko jardunaldiarekin emango zaio amaiera Legazpin atzotik ospatzen ari den Ziklo-kros asteburuari. Emakumezko kadeteak eta gizonezko juniorrak izango dira ateratzen lehenak. 11:45etan emakumezko elite eta masterrak lehiatuko dira, eta txapelketa amaitzeko, 13:15ean egingo dute gizonezkoen elite lasterketa.