'Argizaiola lehiaketa' erakusketa zabalik dago ostiralera arte
LEGAZPI // Euskal Herriko Argizaiola argazki lehiaketako lanak ikusgai daude Legazpiko Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Bilduma datorren ostiralera arte ikusi ahalko da egunero arratsaldez; ordutegia 17:30etik 20:30era da. Ikatza elkarteak sustatutako...
LEGAZPI // Euskal Herriko Argizaiola argazki lehiaketako lanak ikusgai daude Legazpiko Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Bilduma datorren ostiralera arte ikusi ahalko da egunero arratsaldez; ordutegia 17:30etik 20:30era da. Ikatza elkarteak sustatutako erakusketa da eta afizionatu mailako euskal argazkilari onenen lanak biltzen ditu. Hain zuzen, lehiaketako irabazleen lanak dira.