Bainuetxeen programan izena emateko aukera
ZUMARRAGA // Zumarragako Udalak adineko pertsonentzako bainuetxeen programan eskaerak aurkezteko epea ireki du. Otsailetik abuzturako txandetan izena emateko epea hilaren 4an itxi zen, baina adinekoek irailetik abendurako txandetan izena emateko aukera...
ZUMARRAGA // Zumarragako Udalak adineko pertsonentzako bainuetxeen programan eskaerak aurkezteko epea ireki du. Otsailetik abuzturako txandetan izena emateko epea hilaren 4an itxi zen, baina adinekoek irailetik abendurako txandetan izena emateko aukera badute oraindik. Eskaera orriak hartu eta aparteko informazioa behar izanez gero, Zumarragako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegora jo behar da.