Ibilgailuentzat Altamira kalea itxita egongo da obrengatik
ORDIZIA // Ordiziako Udalak gogorarazi du Altamira kaleko obrak direla eta, ibilgailuentzat itxita egongo dela kalea lanak bukatu artean. Bitartean, Gernikako Arbola-Okorrobidetik pasa beharko dute Lazkaomendiko baratzetara pasa nahi dutenek. Urtarrila...
ORDIZIA // Ordiziako Udalak gogorarazi du Altamira kaleko obrak direla eta, ibilgailuentzat itxita egongo dela kalea lanak bukatu artean. Bitartean, Gernikako Arbola-Okorrobidetik pasa beharko dute Lazkaomendiko baratzetara pasa nahi dutenek. Urtarrilaren 22an hasi zituzten lanak eta hiru astetako iraupena izango dutela aurreikusi du udalak. Bitartean, udalak, pazientzia eskatu die bizilagun eta Lazkaomendira joateko Altamira kalea erabiltzen duten guztiei.