'Iragana, lahar eta larrosa' antzerkirako sarrerak salgai daude
ATAUN / Larunbatean, 19:00ean antzeztuko dute segurarrek Iragan, lahar eta larrosa obra, Ataungo Herri Antzokian. Lourdes Imazek idatzi eta zuzenduriko lana oroimen historikoaren ariketa bat da. Primo de Riveraren diktaduratik gerraren haiserara arteko...
ATAUN / Larunbatean, 19:00ean antzeztuko dute segurarrek Iragan, lahar eta larrosa obra, Ataungo Herri Antzokian. Lourdes Imazek idatzi eta zuzenduriko lana oroimen historikoaren ariketa bat da. Primo de Riveraren diktaduratik gerraren haiserara arteko bi familia goierritarren bizitza islatzen du. Sarrerak, 8 euroan egunean bertan leihatilan erosteaz gain, aurrez eros daitezke Sutegin, Troskaetan eta Errotaundin.