Ikastetxeek jarri dituzte ate ireki eta matrikula bilera egunak
Ikastetxeak matrikulazio garai bete-betean daude eta Ordiziako hezkuntza zentroek dagoeneko ipini dituzte bilera eta ate irekien saioetarako egunak. Otsailaren 9ra arte dago zabalik aurrematrikulazioa egiteko epea.Jakintza Ikastolak gaur egingo ditu in...
Jakintza Ikastolak gaur egingo ditu informazio bilerak; euskaraz 17:00etan eta 18:30ean gaztelaniaz. Haurtzaindegi zerbitzua ere jarriko dute, umeekin joaten diren gurasoentzat.
Oianguren Institutuak ere gaur egingo du matrikula bilera. 17:00etan euskaraz egingo dute eta 18:30ean gaztelaniaz. Ate irekien eguna, berriz, otsailaren 3an egingo dute, larunbatean.
Urdaneta ikastetxeak, bihar, otsailaren 1ean egingo ditu informazio bilerak; euskaraz 17:00etan eta 18:30ean gaztelaniaz.
Azkenik, Goierri Campuseko Mondragon Unibertsitateak, bihar, otsailaren 1ean, egingo du ate irekien eguna. Hitzordua 17:30ean izango da.