Tren geltokiko irisgarritasuna hobetzeko lanak inauguratuta
Javier De Andres Espainiako Gobernuaren Ordezkaria Beasaingo tren geltokian izan zen atzo, Aitor Aldasoro alkatearekin eta EAEko Renferen Aldirietako kudeatzailearekin batera, Renferen tren geltokiko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko egin dituz...
Javier De Andres Espainiako Gobernuaren Ordezkaria Beasaingo tren geltokian izan zen atzo, Aitor Aldasoro alkatearekin eta EAEko Renferen Aldirietako kudeatzailearekin batera, Renferen tren geltokiko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko egin dituzten lanak ikusten eta inauguratzen.
Beasainen 650.638,82 euroko inbertsioa egin dute, lur azpiko pasabidean bi igogailu, andenaren altuera igotzeko eta led argiteria jartzeko. De Andresen esanetan, «lan horiei esker, eguneroko 2.100 erabiltzaileren irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu dira». Espainiako Gobernu Ordezkariak zehaztu zuenez, «treneko txartel bakoitzaren %15a, horrelako obretarako erabiltzen da». Aitor Aldasoro alkatea ere gustura gelditu da egindako lanekin.
Inbertsio gehiago Goierrin
Beasaingoa ez da izan Renfek azken urteetan Goierrin egin duen inbertsio bakarra. De Andresek gogoratu zuenez, 2016 eta 2017 urteetan, 4.702.700. euro erabili dira Bizkai, Araba eta Gipuzkoako hainbat geltoki egokitzeko. Zumarragan, esate baterako, 908.000 euroko inbertsioa egin dute.
Aurten, berriz, Legazpiko eta Ordiziako lanak egingo dituztela gogoratu zuen.