Ataungo laugarren kartelen erakusketa bihar zabalduko dute

ATAUN // Bihar irekiko ditu ateak Ataungo IV. kartelen erakusketak. Udaletxeko ganbaran izango dira ikusgai, 19:00etatik aurrera. Murkondo eta Atauniker kultur elkarteek antolatu duten erakusketa da. Urtean zehar izan diren ekitaldien berri ematen duten dokumentuak dira bertan, memoria historiko eta herriaren oroimena osatzen joan dadin, besteak beste.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend