Getxora Ampo Ordizia animatzera joateko autobusa antolatu dute
Ordizia Rugby elkarteak hilaren 24ean, larunbatean, Ampo Ordiziak Getxon jokatuko duen Ohorezko dibisioko partidara joateko autobusa antolatu nahi du. 17. jardunaldiari dagokion partida da Getxoren kontra jokatuko dutena.Une honetan Ampo taldea sailkap...
Une honetan Ampo taldea sailkapeneko seigarren tokian dago, play-offerako sailkatuta momentuz, eta hobetzea du helburu. Horretarako, zaleen bultzada behar dute eta Getxora hurbiltzera animatu nahi dituzte zaletuak.
Izen-ematea
Zuhaiztitik (Arboleda) irtengo da autobusa, 14:00etan. Txartelak 10 euro balio du. Getxora joan nahi duenak, info@ordiziarugby.eus epostara idatzi beharko du izena emateko, otsailaren 22a baino lehen