Bola txapelketako bi lehiaketa izango dira jokoan asteburuan
GOIERRI // Bihar Goierriko Bola txapelketa hasiko da Legazpin. Bi txandatan izango da lehia, goizean 10:30ean eta arratsal-dean 16:30ean. Gipuzkoako Binakako Bola txapelketako hirugarren jardunaldia ere izango da bestetik etzi. A taldea Mutiloan izango...
GOIERRI // Bihar Goierriko Bola txapelketa hasiko da Legazpin. Bi txandatan izango da lehia, goizean 10:30ean eta arratsal-dean 16:30ean. Gipuzkoako Binakako Bola txapelketako hirugarren jardunaldia ere izango da bestetik etzi. A taldea Mutiloan izango da, eta B taldea Hernanin. Saio bakoitzetik bosna bikote sailkatuko dira, otsailaren 24an Añorgan jokatuko den finalerako.