Itsasoko udal bulegoa martxan, herritarrei arreta eskaintzen ari da jada
Aurreko astean zabaldu zutenetik eskariak tantaka baina geratu gabe jasotzen ari dira. Asteazkenetan arratsaldez eta beste astegun guztietan goizez zabalik dago. Itsasok 168 bizilagun dituItsasoko Ostatuaren goiko solairuan dago udal bulegoa. Sarreran ...
Aurreko astean zabaldu zutenetik eskariak tantaka baina geratu gabe jasotzen ari dira. Asteazkenetan arratsaldez eta beste astegun guztietan goizez zabalik dago. Itsasok 168 bizilagun ditu
Itsasoko Ostatuaren goiko solairuan dago udal bulegoa. Sarreran tokia identifikatzen duen kartela dago jada. Aurreko astean zabaldu zuten eta hainbat eskari jaso ditu dagoeneko bertan lanean dabilen Iker Lizardik; elduaindarra da jaiotzez, baina hamabi urte Itsason egin ondoren, bertakotu da honezkero.Astebetean errolda agiriak eskatu dizkiote Itsasoko bizilagunek, atzerrira joateko baimena herrialde batetik bestera pasatzeko beharrezkoak gerta daitezkeenak eta Itsason zuntz optikoaren instalakuntza egiten ari direnez, zuntzarekin arazoak izan dituzten bizilagunei ere arreta eskaini die Lizardik.
Atzo bulegoan zeuden, baita Martin Iparragirre idazkaria eta Gorka Sasieta alkatea ere. Gaur-gaurkoz Itsasok 168 bizilagun dituela azaldu zuen Sasietak. Hiru errumaniar dira Itsasora aldatu diren azkenak, langileak. Dagoeneko herriak duen aniztasuna areagotu egin dute errumaniarrek. Hariztizabal baserriaren ustiapena hartzeko bidean den bikotea Itsasora aldatu berri da eta haiekin ere aniztasunean irabazi du udalerriak; bata Bizkai aldetik dator, eta bestea Paraguay-tik.
Bulegoaren ordutegiak
Bulegoaren arreta orduak astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan honakoak izango dira: 09:30etik 13:15era. Asteazkenetan 15:30etik 19:15era irekiko dute. Harremanetan jartzeko beste bideak telefonoa (943 47 77 90) eta posta elektronikoa dira: udala@itsaso.eus.