Udaleko Kultura Batzordeak lehiaketa antolatu du 2018ko Loinatz Jaietako kartela aukeratzeko. Bi maila izango ditu lehiaketak; A taldea, 15 urtetik gorakoena, eta B taldea 7-15 urte bitartekoena. Edozein kolore edo eratako lanak aurkeztu ahal izango d...
Udaleko Kultura Batzordeak lehiaketa antolatu du 2018ko Loinatz Jaietako kartela aukeratzeko. Bi maila izango ditu lehiaketak; A taldea, 15 urtetik gorakoena, eta B taldea 7-15 urte bitartekoena. Edozein kolore edo eratako lanak aurkeztu ahal izango dira, 42×60 cm-koa edo proportzioduna. Kartelean honako esaldia agertu behar da:
2018ko Loinatz Jaiak. Maiatzaren 11tik 20ra. A taldekoek derrigorrez jpg formatuan aurkeztu beharko dute. Lanak martxoaren 23rako aurkeztu behar dira. Bertsio digitalean,
kultura@beasain.eus helbidera bidalita edo IGunean CD batean aurkeztuta. Bertsio fisikoan aurkeztuz gero, berriz, IGunean.
Sari bana banatuko da talde bakoitzean: A taldeko irabazlearentzat 600 euro eta B taldeko irabazlearentzat 180 euro. Epaimahaiaren bozketak 50 puntu balioko ditu eta herritarren bozketak beste 50 puntu. Herritarrek apirilaren 3tik 15era arte eman ahal izango dute iritzia
www.beasain.eus webgunean edo udaletxeko sarreran jarriko duten kutxan.