Gaur hasi eta martxoaren 18ra arte luzatuko da. Urtero bezala, Herrialdeen Eguna ospatuko da aurten ere. Adin guztietarako ekintzak antolatu dituzte
Igandean egingo dute Herrialdeen Eguna, Olaberriko kultur asteko ekitaldi jendetsuenetako bat.
Olaberriko Udalak 2018ko Kultur Astea antolatu du datozen egunetarako. Gaurtik aurrerako egutegia dute herritarrek mahai gainean, eta Euskal Herriko kultura zein gainontzeko herrialdetakoa ezagutu eta beraiekin gozatzeko aukera izango dute datozen egunetan.
Aurtengo egitarauaren abiapuntua munduko ardo desberdinen dastaketa izango da. Ihurre zaharrera gerturatu beharko du dastaketan parte hartu nahi duenak.
Gaur probatzeko egongo diren ardoen artean, Borgoña, Barolo, Mosela, Jerez, Champagne eta Tokaji daude, besteak beste. Mundu mailako ardoen inguruan, izen onez ezagutzen diren sei herrialdetako produktuak dastatzeko aukera ere izango da, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Ihurre zaharrean.
Bihar goizerako bi aukera
Ekintza desberdinak dira aukeran bihar goizean. Alde batetik, bola txapelketa jokatuko da, XXII, Joxe Kerejetaren Memoriala, 10:00ean.
Bolen lehian murgildu nahi ez duenak naturara gerturatzeko aukera izango du, Zuhaitz eguna antolatu baitute, 10:30etik aurrera.
XVIII. Herrialdeen Eguna
Bestetik, aurtengoan ere, eta beste urtebetez jarraipena emanez, Olaberriako Herrialdeen Eguna ospatuko da.
Igandean, 13:00ean elkartuko dira munduko hainbat tokitatitatik ekarritako janariak zein edariak, eta Olaberriko biztan-leek aukeran izango dute zer probatu.
Ohikoak ez diren zaporeak ekarriko dituztela aurreratu dute, baina betiko sagardo dastaketa ere izango dute bertan. Sabela betetzeaz gain, Marokoko musika entzuteko eta henna tailerrean parte hartzeko aukera ere egongo da.
Etzikoa egun azpimarragarrietako bat bada ere, ez da bakarra izango. Martxoaren 18ra arteko plangintza antolatu du Olaberriako Udalak, euskal zein gainontzeko kulturak hobe ezagutu nahi duenarentzat.
Egitaraua
· Gaur. Ardo Dastaketa Ihurre zaharrean, 20:00etan. Mundu mailako sei herrialdetako ardoak (Borgoña, Borolo, Mosela, Jerez, Champagne eta Tokaji).
· Bihar. Bola txapelketa, XXII. Joxe Kerejeta Memoriala, 10:00etan. Ondoren gaztetxoen txapelketa egingo da. Zuhaitz Eguna, 10:30etik aurrera.
· Igandea. 11:00etan, meza eta Zeba abesbatzaren emanaldia.
· Igandea. 13:00etan, XVIII. Herrialdeen Eguna. Txartelak aurrez salgai, helduentzat 4 euroan eta 5 urtez azpiko haurrentzat doan.
· Martxoak 9. Munduko jolasak frontoian, 17:30ean.
· Martxoak 10. Garagardoa egiten ikasteko tailerra Arkupen, 09:00etan.
· Martxoak 11. Emakume langi-leen nazioarteko eguneko bazkaria Etxe Zurin, 14:00etan. Txartelak aurrez salgai udaletxean, 32 euroan.
· Martxoak 18. Goierriko VIII. Paleta Larruzko kopako finala.