Manuel Sarrion epailea ez da agertu Beasain KE eta Mondra FC taldeen arteko partidara
Epailea gizonezkoen erregional prefente mailan epaile lanak egitekoa zen gaur, Beasaingo Loinaz zelaian, eguerdiko 12etan
Manuel Sarrion epailea ez da azaldu Beasaingo Loinaz futbol zelaian 12etan jokatu den partidura. Idiazabal KE eta CD Elgoibar taldeen epaile lanak egin zituen Sarrionek. Gizonezkoen erregional preferente mailan epaile lanak egin behar zituen gaur, baina azkenean ez da bertaratu.
EH Bilduk ”Goierrin Euskaraz, kalean… futbolean ere bai” lema zeraman pankarta bat jarri du futbol zelaiaren kanpoan. Euskararen aurkako irainak salatu ditu prentsa oharrean, euskaldunon eskubideak eta Euskal Herriko hizkuntza nazionala aldarrikatuz.
Sarrion epaile lanetan ibili zen otsailaren 27an, Idiazabalgo Arizkorreta futbol zelaian. Polemika piztu zen partidu honen harira, bi taldeek epaileak euskaraz hitz egiten zuen edonor (bai jokalari eta bai entrenatzile) kanpora botako zuenaren mehatxua egin zuela salatu baitzuten.