Arantzazu auzoko olibondoa ageri da egutegian
Udal egutegian otsaileko orrialdean ageri den zuhaitza olibondo bat da. Hain zuzen, Arantzazu auzoan dagoen olibondoa. Hori da parte hartzaileek eman beharreko erantzuna udalak bultzatzen duen zozketan parte hartu ahal izateko.Aurtengoan zuhaitzak dira...
Aurtengoan zuhaitzak dira egutegiaren protagonistak eta lehiaketan zein zuhaitz diren eta non dauden asmatu behar dute legazpiarrek.
Olibondoaren jatorria Asian dago. Antzinatik landatzen da Mediterraneo itsasoaren arroan. Hosto iraunkorrak ditu eta ehunka urtez bizitzeaz gain, urte askoan fruitua emateko gaitasuna dauka.
Gutxienez, 1.000 urtetik gora bizi daitezkeen 17 bat zuhaitz mota daude lurrazalean. Horietatik gehienak pinaburudunak dira. Iberiar Penintsulan nola Mediterraneoaren inguruetan dauden olibondoak 2.500 urtetara ere iritsi daitezke. Erdi tamainako zuhaitza da eta enborra bihurria zein lodia dauka. Martxoaren amaieran loratzen da, baina benetako loreak ez dira apirilera nahiz maiatzera arte irteten. Lore txikiak dira, zuriak. Antzinako Grezian olioa sakratutzat zuten eta erregeen zein atleten gorputzak olioztatzeko erabiltzen zuten. Orriak bakearen sinbolo izan ohi dira.
Oraindik ez dute iragarri zozketako irabazlearen izena.