Eguzkitsua eta udaberri ukitukoa
Martxoak dotore eman die hasiera Ordiziako feriei; udaberriko lehen loreak aurkeztu dituzte, tartean kolore askotako geranioak. Zuhaitz landareen denboraldia, berriz, amaitzear da.Estimatua izan zen atzoko giroa, fresko bazen ere (4 gradu goizeko 8etan...
Martxoak dotore eman die hasiera Ordiziako feriei; udaberriko lehen loreak aurkeztu dituzte, tartean kolore askotako geranioak. Zuhaitz landareen denboraldia, berriz, amaitzear da.
Estimatua izan zen atzoko giroa, fresko bazen ere (4 gradu goizeko 8etan), goiz eguzkitsu eta atsegina ikusi zen Ordiziako plaza inguruan aspaldiko partez.Produktuetan ere segidan antz ematen da. Atzo, Zaldibiako Azanza anaiak animatu ziren udaberri-udako lehen loreak ekartzera. Nahiz eta oraindik garaiz izan, geranio arrosa, gorri eta laranja koloreko eder askoak aurkeztu zituzten, 2,5 euroan alea oraingoz, baina aukera zabaldu ahala prezio esparrua ere zabalduko da. Lehen krabelinak (5,5 euro) ere eraman zituzten, baita diplademia delakoa ere (8,5 euro).
Lore sortetan ere lehen narzisoak aipatu behar dira. Postu pare batean ikusi genituen, baita Cydonia edo Chaenomeles japoniarra edo irasagar japoniarra ere esaten zaion zuhaixka lore gorridunaren adarrak ere.Lehenak 3 euroan ziren, eta bigarrenak 2,50 euroan.
Barazkietan aldaketarik ez
Barazkiei dagokionez, aldaketa handirik ez da nabaritu. Elur-teak ez du aparteko eraginik izan barazkiengan eta, bat aipatzekotan, treviso motako uraza da, Aramako Arantxa Zurutuzaren postuan salgai zegoena, 0.90 euroan bakoitza.
Neguko uraza dotorea, more ilun kolorekoa, jateko garratx antzekoakizanik ere, edozein plater hornitzeko aproposa da.
Plazako postuetan, bestalde, eta eguraldia lagun, laster hasiko dira udaberri-udako barazkien landareak ekartzen. Atzo orburuak ziren nobedade, euroan bakoitza salgai. Aldiz, zuhaitzei dagokienez, hauek aldatzeko denbora aurrera doa eta urte ha- sieratik asteazkenero etorri den Ataungo Justo Dorronsorok esan digunez, «udaberri hasierara arte etorriko naiz, ia mugitzen hasi dira eta». Beraz, lanbide horri heldu nahi dionak ere, mugitu beharra du.
Glutenik gabeko ogia
Aldaba Zaharreko produktuen artean, Salba Cuadradok ogi mota berri hau aurkeztu du: glutenik gabekoa. «Bezeroen eskariz hasi naiz egiten eta oraindik ere puntua hartzen ari naiz», aitortu digu. Garbantzu, arroza eta sarrazeno garia erabili du masan, eta sesamo haziak gainean. Bakoitza 3 euroan da salgai.