Jendetza bildu da Beasain eta Ordizia artean
Martxoaren 8aren inguruko Goierriko plataformak antolatutako elkarretaratzeak eta manifestazioa jendetsuak izan dira oso. Beasaingo Zubimuzu plazan jendetza bildu da, eta handik Ordiziara bidean, emakume gehiago joan zaizkie batzen, tartean CAFeko lang...
Greba horrekin, «emakumeek planto» egin nahi izan dutela azaldu dute antolatzaileek, «emakumeak gelditzen bagara, mundua gelditzen delako». Hala, emakumeen kontrako indarkeria, dituzten lan baldintza prekarioak, soldaten artean dauden desberdintasunak eta ezkutuan egiten dituzten zaintza lanak salatu dituzte.