LegoReggae jaialdian, Goierriko Hitzarekin
Goierriko Hitzak LegoReggae jaialdirako sarrerak eta kamisetak zozkatu zituen pasa den astean. Iruñe Martinez de Treviño beasaindarra izan da irabazlea, eta Mikel Fernandino eta biak izan dira Legorretako jaialdian. Gustura azaldu dira sariarekin, sarreren bila ibili baitziren, baina agortuta zeudenez, ezin izango zutela jaialdira joan uste zuten.