'Herri txiki, infernu handi' programakoak Gabirian dira saioa grabatzen
Euskal Telebistako Herri txiki, infernu handi saiokoak Gabirian dabiltza, gaur. Herriari buruzko saioa grabatuko dute, zortzi pertsonaiaren istorioak jasota. Mikel Pagadi eta Zuaitz Gurrutxaga aurkezleek elkarrizketatuko dituzte; goizean hasi dira, eta egunean zehar jarraituko dute.
Gaur hartutako erreportajeen emanaldia eta bi aurkezleen bakarrizketa martxoaren 22an, ostegunarekin, egingo dute, Alkainburu pilotalekuan, 20:00etan. Ondoren, ETB1 katean apirilaren 8an emitituko dute.