Urdanetako ahotsak eta Emotio taldea izan dira antolatzaileak. Zuzendari lanetan Debora Herrero aritu da. Sarrerak salgai daude Ordiziako Barrena kultur etxean bost euroren truke
Ordiziako 750. urteurrenaren ekintzen barruan,
Jostailugilea ipuin musikatua aurkeztu dute Ordizian. Emanaldia, ostiralean, hilaren 16an, izango da, Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan. Urdanetako Ahotsak abesbatza eta Emotio taldea dira antolatzaileak, Goierriko Nekazal Kooperatibaren, Urrup antzerki taldearen, Zaldibiako Itxaro ileapaindegiaren eta Ataungo Jentilen Etorrera Elkartearen laguntzarekin.
Ilusio handiz aurkeztu zuen Debora Herrerok,
Jostailugilea musikaleko zuzendariak, egun gutxi barru estreinatuko duten obra. Aspalditik zuten «horrelako zerbait egiteko gogoa» eta Ordiziako 750. urteurrenaren barruan egingo dute. Horretarako, zuzendariak berak kontatu bezala, «Jose Elberdinen ipuin musikatua egokitu egin behar izan» dute eta horrela, «Ordiziako azoka eta baserritarrak ere sartu» dituzte kontakizunean, «urteurrenarekin nolabaiteko lotura bilatu nahian» argitu zuen Herrerok, eta «emaitza bikaina» izan dela nabarmendu zuen.
Lan handiko hilabeteak izan dira ordu eta laurden inguru irauten duen obra prestatzeko. «Bederatzi eszena desberdinek osatzen dute J
ostailugilea, beraz eskenatoki aldaketak ere egongo dira zuzenean». Gainera, «60 pertsonatik gora egongo dira taula gainean». Urdanetako ahotsak, Emotio taldea eta Urrup antzerki taldeko aktoreek antzeztuko dute.
Ipuin musikatua izateak zailtasun gehiago suposatzen du egin beharreko lanean. «Abesten edo antzezten ohituta gaude baina
Jostailugilean biak batera egin beharko dituzte aktoreek. Biak uztartzea eskatzen du obra honek eta hor topatu dugu zailtasun handiena, baina Urrupekoek asko lagundu dute guztia espero dugun bezain ongi atera dadin», gehitu zuen musikaleko zuzendariak.
Jostailugilea ipuin musikatua ikusi ahal izateko sarrera beharko da eta dagoeneko salgai daude Ordiziako Barrena kultur etxean, 5 euroren truke. Estreinaldiaren egunean ere, Herri Antzokiko lehiatilan jarriko dituzte salgai, emanaldia baino ordu erdi lehenago.
Sinopsia
Iparraldeko lurretan, zuhaitzez inguratuta bizi den jostailugile bat bizi zen. Basoko egur sendoa erabiltzen zuen jostailuak egiteko eta horiekk famatuak ziren mundu osoan.
Behin, berarentzat jostailu berezi bat egitea pentsatu zuen: hegan egingo zuen tximeleta bat. Lantokian sartu eta tximeleta amaitzear zegoela, lurrera erori eta hegala apurtu zitzaion. Konpotzen saiatu arren, ez zuen lortu, eta tximeleta besoetan hartuta laguntza bila irten zen. Bidean abentura ugari bizi izan zituen eta bere arazoen konponbideaz ohartu zen.