Larunbatean, 10:00etatik 12:30-era, Igartzako jauregian, Goierri mailako mintegia egingo du Gure Esku Dagok. Herritarren Ituna egitasmoaren barruan dago batzarra. GEDren esanetan, «erabakitzeko eskubidearen egikaritzaren aldeko sektore eta eragile guz...
Larunbatean, 10:00etatik 12:30-era, Igartzako jauregian, Goierri mailako mintegia egingo du Gure Esku Dagok. Herritarren Ituna egitasmoaren barruan dago batzarra. GEDren esanetan, «erabakitzeko eskubidearen egikaritzaren aldeko sektore eta eragile guztien konpromisoa Herri Itun batean bildu nahi dugu baina, aldez aurretik, herritarrok gure ekarpena egin nahi dugu erabakitzeko ditugun arrazoiak eta zergatiak bilduz. Gure erronka izango da 2.019 motibo eta ilusio biltzea». Ekainaren 10eko giza katerako lortu nahi dute zergatien kopuru hori: «Zenbaki horri eduki sinbolikoa aitortu nahi diogi, 2019. urtea Euskal Herrian Erabakiaren Aroa zabalduko duen urtea izan dadin. Aro berri bat, non herritarrok gure etorkizuna libreki erabakitzea normala izango den».
Dena den, erabakitzeko eskubidea egikaritu ahal izateko, «ezinbestekoa da gure gizartean eztabaida zabala, anitza eta ordenatua abiatzea, arloz arlo, norbera bere ikuspegitik herri gisa erabakitzeak duen garrantziaz jabetuz», gaineratu du.
Goierritarren arrazoiak
Larunbatean, beraz, goierritarren arrazoiak jasoko dituzte; herritar eta eragile denei irekia izango da.