Ekaitz artean, Barrenetxeak ofizioari tirata irabazi du Goierriko Rallyesprinta
Eguraldiak baldintzatu du Gaintza, Zaldibia eta Lazkaon zehar jokatu den 5. lasterketa. Lehen zatia neutralizatu dute, istripu bat artatzeko. 37 autok bakarrik bukatu dute karrera berez zailaEdozein kirol motatarako makurra egin zuen, larunbat arratsal...
Eguraldiak baldintzatu du Gaintza, Zaldibia eta Lazkaon zehar jokatu den 5. lasterketa. Lehen zatia neutralizatu dute, istripu bat artatzeko. 37 autok bakarrik bukatu dute karrera berez zaila
Edozein kirol motatarako makurra egin zuen, larunbat arratsaldean. Baita automobilismorako ere. Goierriko V. Rallyesprinta euri zaparrada, txingor erauntsi eta hotz giroan jokatu zen. Gaintza aldean zuen irteera lehenengo aldiz, eta Zaldibia igarota, Lazkaon bukaera. Izena emandako 70 autoetatik 64k lortu zuten irteteko baimena; 37k bukatu zuten erabat, hasi eta zazpi ordu geroago.Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandia bizkaitarrek irabazi dute (Mitsubishi Evo IX), bigarren aldiz. 2015eko itzuleran nagusitu ziren, eta iaz bigarren bukatu zuten. Hirugarren erlojupekora arte itxaron behar izan zuten larunbatean, ordea. Aingeru Castro-Alaitz Urkiola zituzten aurretik 7 segundora, baina 13ko aldea atera zuten azken pasaeran.
Lehen zatia bertan behera
Lasterketako aurreneko erlojupekoa neutralizatu egin zuen epaile taldeak. Xabier Garmendia-Josu Alonso lazkaotarrek istripua izan zuten Gaintzako igoeran. Errepidetik irten eta malkarrean behera erori ziren; sastrakadi batek gerarazi zuen autoa, amildegi pikoago batera erortzea saihestuz. DYAk bi orduko erreskate-lana behar izan zuen bi gidariak ateratzeko. Ospitalera eraman zituzten, kolpeen ondorioak ikusteko; baina ordu batzuk geroago jaso zuten sendagiria .
Lehen scratch-a Gurutz Agirretxek zuen egina (10:59,3), bigarrena Castrok (10:43,10), eta hirugarrena Barrenetxea-Arandok (11:01,80). Podiumean hirurak igo ziren, baina kontrako ordenan. Klaseka, Mikel eta Eneko Nazabal zaldibiarrek irabazi zuten 4an, eta Iñigo Alustiza-Leire Urbieta gabiriarrek 3an.