Goierritarren lehia
Arriarango Xabier Mendizabalen oroimenezko mendi lasterketako ibilbide luzean Martin Diez eta Vanessa Pelaez izan dira irabazleak; motzean, Iñaki Arriaran eta Oihana ArratibelArriarango Xabier Mendizabalen oroimenezko mendi lasterketan 233 korrikalari...
Arriarango Xabier Mendizabalen oroimenezko mendi lasterketako ibilbide luzean Martin Diez eta Vanessa Pelaez izan dira irabazleak; motzean, Iñaki Arriaran eta Oihana Arratibel
Arriarango Xabier Mendizabalen oroimenezko mendi lasterketan 233 korrikalarik parte hartu zuten larunbatean, 23 eta 11 kilometroko bi lasterketetan. Proba luzean 126 korrikalarik hartu zuten parte eta goierritarrak izan ziren nagusi. Martin Diez Virto segurarra iritsi zen lehenengo helmugara (1:49:45). Atzetik beste bi goierritar sartu ziren: Koldo Agirre beasaindarra (1:54:42) eta Jon Telleria legazpiarra (1:55.00).Emakumezkoetan, berriz, Vanessa Pelaez (2:17:28) andoaindarra nagusitu zen. Bigarrena Marian Lucera antsoaindarra izan zen (2:19:56) eta hirugarrena Laida Elizegi zaldibiarra (2:22.59).
Lasterketa motzean, berriz, 107 korrikalarik hartu zuten parte. Emakumezkoen kasuan, podiuma hiru goierritarrek osatu zuten: Oihana Arratibel ordiziarrak (59:22), Saioa Arkonada zegamarrak (1:02:01) eta Olatz Unanue aramarrak (1:03:22).
Gizonezkoetan, Iñaki Arriaran oñatiarra izan zen helmugan sartzen lehena (49:17). Bigarena Owen Davies oiartzuarra izan zen (50:01) eta hirugarrrena Mikel Zabalegi ordiziarra (00:50:41).
Goierri Kopako liderrak
Goierriko Kopa Traileko hirugarren proba puntuagarria zen Arriarangoa. Liderrei dagokionean, lasterketa luzekoak Martin Diez segurarra eta Laida Elizegi zaldibiarra dira; lasterketa motzekoak, berriz, Mikel Zabalegi eta Ainhoa Matxinandiarena ordiziarrak.
Datozen bi probak, Gabirian (apirilaren 14an) eta Seguran (maiatzaren 5ean) jokatuko dira.