Ikasle Abertzaleak taldeak greba deitu du biharko
GIZARTEA //Euskal Herriko ikasle greba nazionala deitu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak biharko. «Egungo hezkuntza sistema ez dela langile klasearen interesetara dagoen hezkuntza aldarrikatu» nahi dute Ikasle Abertzaleek. Horrekin batera, «zapa...
Euskal Herriko ikasle greba nazionala deitu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak biharko. «Egungo hezkuntza sistema ez dela langile klasearen interesetara dagoen hezkuntza aldarrikatu» nahi dute Ikasle Abertzaleek. Horrekin batera, «zapalduok gure interesetara egongo den hezkuntza eraiki behar dugula» aldarrikatuko dute. Eskualdeko mobilizazioa Beasainen egingo dute; 10:00etan hasiko da manifestazioa. Ondoren, Donostiako mobilizaziora joango dira.