Ostegunean 'Chavela' dokumentala, Goieniz eta Asmubekrekin
KULTURA // Ostegunean, 21:00etan, Goienizek eta Asmubek elkarlanean, Chavela dokumentala aurkeztuko dute Usurbe Antzokian. Chavela Vargas abeslariari buruzko dokumentala da; ospe handia lortu zuen mundu osoan, tradiziozko rantxeren interpretazioarekin.