Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetu nahi dute Ezkion
Ezkioko Udalaren eta bertako bizilagunen arteko komunikazioa ahalik eta eraginkorrena izan dadin, herritarren helbide elektronikoak eta telefono zenbakiak eskuratu nahi ditu udalak. Orain arte postontzien bitartez banatu dituzte oharrak; orain, sistema...
Udalak aurreko otsailean abiatu zuen kanpaina eta Ezkioko bizilagunen %15ak erantzun du datuak bidalita. Orain kanpainari hauspoa eman nahi diote berriro, nahiz eta argi duten Ezkioko bizilagun guztiek ez dutela helbide elektronikorik. Hori dela eta, udalak bermatuko du bandoak eta udal-iragarkiak toki guztietara iristen direla.
Datuak bidaltzeko prest dauden bizilagunek datuok bidali ahal dituzte datu@ezkio.eus helbidera: izen eta abizenak, helbide elektroniko bat eta sakelakoaren zenbakia bidal ditzakete. Datuak babestuko ditu udalak.