Herriko paretetan gora
Leharrei Mendi Lasterketaren atariko moduan, Gabiriako I. Street Boulder Txapelketa Herrikoia egin zuten larunbatean. Eskalada zale ugari bildu zen bertan, eta herriko paretetan gora aritu ziren. Bertan jasotako irudirik onenekin bideoa osatu du Gattiken ikus-entzunezko ekoizpen etxeak.