Aiton-amonekin ari dira ospatzen Elkarbizitza Astea Domingo Agirren
Legazpiko Domingo Agirre eskolan Elkarbizitza Astea ospatzen ari dira. Aurtengo gaia aiton-amonak dira. Aspaldiko ohiturari jarraituz, eskolako Elkarbizitza-Hezkidetza taldeak antolatutzen duen jaia da.Ekimenaren helburua eskolako kide guztien arteko p...
Ekimenaren helburua eskolako kide guztien arteko partaidetza aktiboa bultzatzea da eta, bide batez, egunerokoan harreman egokiak zein aberatsak sustatzea. Giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioak errespetatzea eta berdintasun harremanak hauspotzea ere helburu dute.
Biharko jaialdia
Aste osoan aiton-amonak bisitan joaten ari dira Domingo Agirrera. Ikasleak haien bizipenak, istorioak, kontakizunak, jokoak, ipuinak eta abar partekatzen ari dira. Ondoren, haurrek egindako diploma jasotzen dute aiton-amonek.
Aspaldiko jolasetan ere ari dira aste honetan HH4 eta LH4 bitarteko ikasleak.
Asteari amaiera emateko, bihar Euskal Herria plazan jaialdia egingo dute.