Kilo bat liburu, euro batean eskuratu ahalko da Lazkaon
LAZKAO // Irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko, ekimen deigarria antolatu du Lazkaoko Gerriko elkarteak: liburuak pisura erosi ahalko dira, astelehenean. Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, kilo bat liburu euro baten truke eskuratzeko modua jar...
Irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko, ekimen deigarria antolatu du Lazkaoko Gerriko elkarteak: liburuak pisura erosi ahalko dira, astelehenean. Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, kilo bat liburu euro baten truke eskuratzeko modua jarriko du. Mahai batean kokatu dituzte liburuak, Gerriko aurrean. Handik aukeratu, eta pisura ordainduko dira.