Pho-Bo taldea, akustikoan eta gertutik
Pho-Bo talde goierritarrak Gaztea Maketa Lehiaketako finalean parte hartuko du. Ostiralean izango da kontzertua, Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etan hasita. Pho-Bo taldekoek, beste lau finalistekin batera joko dute, eta ondoren, epaimahaiak aukeratuko du talde irabazlea nor den.
Finalaren bezperetan, EiTBkoak Beasainen izan dira, taldearen inguruko erreportajea egiten. Saio akustikoa ere egin dute Igartzako Monumentu Multzoan. Pho-Bo taldea bigarren gelditu zen publikoaren botoetan, Entzuleen Saria jaso duen Silence taldearen atzetik. Bi horiekin batera, Hakima Fissi, Nerabe eta Aizkorak Zorroztu taldeek joko dute etzi Bilbon. 5.000 euroko sari nagusia eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera daude oraindik jokoan.