Entrenamendua ez da soilik paretak igotzea
Gattiken etxeak, Joseba Iztueta eta Iban Maiz mendizale eta eskalatzaile gabiriarrekin grabatutako bideoa egin du. Uharte-Arakileko Aiztondo eskalada eskolan grabatutako irudiak dira. Paretetan itsatsita, hainbat euskal mendizalek idatzitako liburuak ikus daitezke, “mendizaletasuna eta mendi-entrenamendua ez baita soilik paretan gora” egiten den zerbait.