Giza katean nola parte hartu
Gure Esku Dago egitasmoak Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu nahi ditu ekainaren 10ean, 201,9 kilometroko giza kate batekin. Parte hartzeko modu ezberdinak eta egunean bertan egin beharko dena azaltzeko, bideoa argitaratu dute, azalpen guztiekin. Horretarako, 100.000 lagun beharko dituzte, 1.200 autobus eta 3.000 boluntariotik gora.
Ekainaren 10eko ordutegia ere jakinarazi dute:
- 09:00. Antolakuntza martxan
- 10:00. Parte-hartzaileak iristen hasiko dira
- 10:00-11:30. Giza katea muntatu eta animazioa hasiko da
- 11:30. Dena prest
- 12:00-12:30. Giza katea eta ekitaldi nagusia
- 12:30-13:00. Irteera bideratu.
- 13:30etik aurrera: Jai giroa Bilbon, Donostian eta Gasteizen.