Alurren ‘Irradak’ dantza saioan, kultura desberdinetako erritmoak

Alurr dantza taldearen 'Irradak' ikuskizuna.

Alurr dantza taldearen ‘Irradak’ ikuskizuna.

Gaur, 19:30ean, Bideluze plazan, Maiatza Dantzan egitarauaren barruko bigarren dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da: Ibarrako Alurr dantza taldearen Irradak dantza ikuskizuna. Euria egingo balu, Usurbe Antzokian egingo dute. Dohainik da.

Aiert Beobide Alurr dantza taldeko irakasleak eta koreografoak osatutako ikuskizuna da Irradak. Kultura desberdinetako pausoak zein erritmoak uztartu dituzte. Beobideren esanetan, «kultura desberdinen arteko zubiak eta elkarrengana gerturatzeko puntuak sortu» nahi izan dituzte. Hiru zati ditu ikuskizunak. Atal batean, Gaztelako kulturara eta folklorera hurbilduko dira. Bigarren atalean, berriz, gorputz perkusioa landuko dute, euskal dantzen eta gorputz perkusioaren arteko uztarketa eginez. Ikuskizunaren azkeneko zatian, berriz, «gure sustraietara jo dugu, baina hor ere perkusioa oso presente dago». Honela, Gaztelan erabiltzen dituzten kriskitinak eta abanikoak, makilak eta gorputz perkusiorako oinetako bereziak erabiliko dituzte erritmoak jarraitzeko.

Maiatzaren 25ean

Maiatza Dantzan egitarauko hirugarren eta azken saioa hilaren 25ean, ostiralean, egingo dute, Usurbe Antzokian. Asier Zabaleta goierritarrak zuzentzen duen Ertzak konpainiak, Hariak lana taularatuko du. Dohainik izango da saio hori ere.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend