Herri mailako giza-katea egingo dute Zaldibian, eta mahaia Lazkaon
Zaldibiako herritarrei deialdi berezia egin die bertako Gure Esku Dagoren taldeak, gaurko. Ekainaren 10eko Donostia-Bilbo-Gasteiz katea girotzeko, eta izena emateko, Santa Fe kalean bertan osatuko dute giza-katea. Gaur 19:30ean jarri dute elkartzeko or...
Murgian kokatuko dira zaldibiarrak ekainaren 10ean. 225 lagun behar dira, gutxienez. Harako izena emateko aukera ere izango da, zapia erosita (5 euro).
Lazkaon mahaia, gaur
Giza-katearen asteraino, Lazkaon ostegunero eta ostiralero jarriko dute izen-emate mahaia, Kutxa parean 18:30etik 20:30era. 425 lazkaotar behar dira.