Irteera antolatu dute iganderako mendi elkarteko kideek
ORDIZIA // Astero bezala, mendi irteera antolatu dute Ordiziako Mendizaleen Elkarteko kideek. Aste honetarako egin duten proposamena ondorengoa da: Arantzazutik Gorgomendira joan, handik Kurtzezar, Botreaitz eta Akaitz igaro, Arriurdinera iristeko. Irt...
ORDIZIA // Astero bezala, mendi irteera antolatu dute Ordiziako Mendizaleen Elkarteko kideek. Aste honetarako egin duten proposamena ondorengoa da: Arantzazutik Gorgomendira joan, handik Kurtzezar, Botreaitz eta Akaitz igaro, Arriurdinera iristeko. Irteera, datorren igandean, maiatzak 27 egingo dute. Ohiko tokian, goizean goiz gelditu dira irteteko, 07:30ean hain zuzen ere.