Alex Txikonek 'Everest, erronka ikaragarria' hitzaldia egingo du gaur Igartzan
Aizkorri Mendi Elkarteak Alex Txikonen hitzaldia antolatu du, gaurko. 19:00etan izango da, Igartzako jauregian. Everest, erronka ikaragarria izango du mendizale bizkaitarrak hizpide.Bestalde, asteburuari begira, bi mendi irteera egingo ditu Aizkorri el...
Aizkorri Mendi Elkarteak Alex Txikonen hitzaldia antolatu du, gaurko. 19:00etan izango da, Igartzako jauregian. Everest, erronka ikaragarria izango du mendizale bizkaitarrak hizpide.
Bestalde, asteburuari begira, bi mendi irteera egingo ditu Aizkorri elkarteak. Batetik, Juanito Zia mendizale zenaren omenez, Sagastarrira joango dira. 08:00etan abiatuko dira Beasaindik autobusez Lizarrustiraino. Irteeran parte hartu nahi dutenek izena gaur eman behar dute, elkartean 19:30ean. Bestetik, adineko pertsonekin eta Aranealderekin elkarlanean, Arantzazutik Urbiara joango dira bihar; 08:30ean abiatuko da autobusa, Arantzazuraino.