Maria Redondo legazpiarrak irabazi du Bagoaz! lehiaketa
Maria Redondo legazpiarrak irabazi du ETBko Bagoaz! telebisa saioa. Hogeita hamabi lagunek parte hartu dute lehia horretan, eta atzo egin zuten finala, probaz proba sailkatu diren hiru lehiakideekin. Redondoz gain, Andoni Ollokiegik eta Udara Diezek parte hartu zuten finaleko saioan.
Lehia irabazteaz gain, Redondok beste sari bat ere izango du, Go!azen telesailaren datorren denboraldiko aktoreetako bat izango baita.
Bihar, Maria Redondorekin egindako elkarrizketa argitaratuko du GoiBerri aldizkariak.