Bertatik Bertara proiektua hartuko dute hizpide Agenda 21eko foroan

Bilera bihar egingo dute 18:30ean Legazpiko udaletxeko areto nagusian; uda aurreko azkena da

bbBihar, 18:30ean, elkartuko da Legazpiko udaletxeko batzar aretoan Agenda21eko foroa. Oraingoan Bertatik Bertara proiektua izango dute hizpide, hain zuzen baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa.

Proiektuak zertan datzan eta Legazpin, zehazki, zer lantzen duten azalduko dute. Bestetik, foroko partaideak kontsumitzaileak diren heinean, haien begirada jaso nahi dute gaurko bileran. Zer eskaintzen dien Bertatik Bertara proiektuak, zertan antzematen duten haren eragin positiboa, zer gehiago landu daitekeen proiektuaren barruan eta halako galderak jarriko dituzte mahaiaren gainean.

Uda aurreko foroaren azken saioa izango da; hurrengoa irailean egingo dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend