Jose Inazio Aldasoro omenduko dute igandean Alegin

ITSASO // Jose Inazio Aldasoro albaitaria martxoan zendu zen Ormaiztegin, eta haren omenezko meza egingo dute igandean, 11:00etan, Itsasoko Alegia auzoan. Itsasoko baserritar askok lotura estua izan zuten Aldasororekin; Alegiko Zelaiondo elkarteko kidea zen eta Madalena jaietako batzordekidea. Haren senideek itsasoarren eskertza eta elkartasuna jasoko dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend