Seguran erreka garbiketa antolatu dute biharko

SEGURA // Txoritegi elkarteko kirol batzordeak antolatuta, eta udalaren babesarekin, erreka garbitzeko hitzordua jarri dute bihar, 15:30ean,, Zubihandin, Obispone ondoan. Era berean, erreka inguruko animalien eta landareen aberastasunaz jabetzeko aukera izango da, Aitor Montes eta Joxan Auzmendi biologoen eskutik. Ondoren, mokadutxoa eskainiko dute herriko plazan.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend