Kulturarteko Gastroazoka eta ardo dastaketa izango dira Ekain Kulturalean

Aurrera doa aurtengo Ekain Kulturala Ormaiztegin. Ekintzek batak besteak baino pisu handiagorik ez izanda ere, etzi egingo duten Kulturareko Gastroazoka egonkortu da eta bada, honezkero, nabarmentzeko modukoa. Astearteko ardo dastaketak ere merezi du hari azpimarra egitea.

Gastroazokak Ormaiztegin elkarbizi diren kultura ezberdinei tokia egiteko eta esperientziak partekatzeko gune gisa sortu zuten. Partekatze hori, gainera, gastronomiaren bitartez egin ohi dute, eta nork bere herrialdeko jakiak prestatuz haiei buruzko ezagutza zabaltzen du herrian. Etzi, 12:00etatik 14:30era Muxika egurastokian izango da; euria egiten badu, karpan.

Astearterako antolatu duten ardo dastaketa Iban Matek gidatuko du. Txartelak bost euroan salgai daude udal liburutegian. Matek Euskal Herriko nahiz kanpoko hainbat ardo aurkeztuko ditu. Aldi berean, Matek berak egindako pintxoak dastatu ahalko dira.

Gaur Txindata musika eskolako ikasleen kontzertua dago eliza atarian, 19:00etan; bihar, zikloturisten irteeran Biasteriraino joan etorria egingo dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend