Diez eta Garaialde 23 urtez azpiko onenak T3T proban
Tolosako 3 Tontorrak mendi lasterketan laugarren egin du Martin Diezek, eta seigarren Aiara Garaialdek. Bi segurarrak 23 urtez azpikoetan azkarrenak izan diraTolosaldeko 3 Tontorrak (T3T) mendi lasterketan lorpena egin dute Segurako bi gaztek. Martin D...
Tolosako 3 Tontorrak mendi lasterketan laugarren egin du Martin Diezek, eta seigarren Aiara Garaialdek. Bi segurarrak 23 urtez azpikoetan azkarrenak izan dira
Tolosaldeko 3 Tontorrak (T3T) mendi lasterketan lorpena egin dute Segurako bi gaztek. Martin Diez eta Aiara Garaialde 23 urtez azpikoetan onenak izan dira. Diezek sailkapen orokorreko laugarren postuan bukatu du lasterketa 4:33:43ko denbora eginda. Emakumezkoetan, berriz, seigarrena izan zen Garaialde, baina aurrena bere mailan. Probak 42,7 kilometroko ibilbidea du, Ernio, Uzturre eta Erroizpe tontorretan barrena.Goierritarren artean, Asier Arakama beasaindarra (11. postuan) eta David Sanz idiazabaldarra (33.) ere lasterketaren aurrealdean ibili ziren. Nesketan, Garaialde izan zen lasterketako partaiderik gazteena. Haren atzetik, Arantxa de la Fuente beasaindarra (10.), Ainhoa Lasa zumarragarra (11) eta Arantxa Lasa legorretarra (12) ere fin ibili ziren.
Jon Aizpuru T2T proban
Egun berean, T2T proba ere jokatzen dute, 24 kilometrokoa. Jon Aizpuru beasaindarrak podiumeko postua lortu du, lasterketa 3. tokian bukatuta. Ioseba Eskudero 8. a izan da, eta Aitor Dionisio zumarragarra 12.a. Emakumezkoetan, Jone Cerezo zumarragarrak 9. postua lortu du. Haren atzetik sartu dira Sonia Reyes beasaindarra (12.) eta Nerea Rosado zegamarra (21.).