Igor Esnaola Gipuzkoako Sega Txapelketako finalera
LEGORRETA // Gipuzkoako Sega Txapelketako finalean izango da Igor Esnaola legorretarra. Asteburuan Urnietan jokatu den kanporaketan parte hartu eta bere taldean 2. sailkatu da. Asteasun jokatuko dute finala uztailaren 8an. Ohiko sega modalitateko txape...
LEGORRETA // Gipuzkoako Sega Txapelketako finalean izango da Igor Esnaola legorretarra. Asteburuan Urnietan jokatu den kanporaketan parte hartu eta bere taldean 2. sailkatu da. Asteasun jokatuko dute finala uztailaren 8an. Ohiko sega modalitateko txapelketaz gain, igandean Gipuzkoako Azkartasun Txapelketa jokatuko dute Zizurkilen. 100 metro karratuko sail bana ebaki beharko dute segalariek