Alebin mailako pilotari onenaren saria jaso du Otaegik Errenterian
Indartsu ari dira Ordiziako Txapagain pilota elkarteko pilotari gazteak, izan ere, asteartean, 24. J. A. Zuloaga Memoriala jokatu zuten Errenterian eta Aratz Otaegi ordiziarra, Gaztelekuko (Andoain) Aitor Arrillagarekin batera txapeldun izan zen. Urret...
Ordiziako pilotariak egiten ari diren denboraldi bikainaren emaitza dira asteburuan jokatuko dituzten partidak. Bihar ostirala, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan, Gipuzkoako Udaberri txapelketako finalak jokatuko dituzte alebin eta infantil mailan. Txapagaineko Oier Urbizuk eta Ioritz Zarrabeitiak, Azkoitiako Aldazabal eta Egañaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Infantil mailan, berriz, Andoaingo eta Hernaniko pilotariak arituko dira titulua eskuratzeko lehian. Partidak 20:00etan hasita jokatuko dituzte.