Andoni Salameroren errezitaldia, Belarzainen
URRETXU // Urretxuko Belarzain belar dendan kultur ekitaldi bat antolatu dute gaur arratsalderako. Andoni Salamero poeta zumarragarrak errezitaldia eskainiko du eta Ordiziako musika eskolako hiru neskak kontzertu txiki bat egingo dute. Bik zeharkako tx...
URRETXU // Urretxuko Belarzain belar dendan kultur ekitaldi bat antolatu dute gaur arratsalderako. Andoni Salamero poeta zumarragarrak errezitaldia eskainiko du eta Ordiziako musika eskolako hiru neskak kontzertu txiki bat egingo dute. Bik zeharkako txirula joko dute eta besteak pianoa. Ekitaldia 20:00etan hasiko da. Duela aste batzuk Josu Marotok marrazketa erakustaldia egin zuen.