Izagirre anaiek Tourrari begira sasoiko daudela erakutsi dute Espainiakoan
Gorka Izagirrek Espainiako errepideko txapelketa irabazi du, bakarrik helmugaratuta. Gari Bravo lazkaotarrak erorikoa izan du. Erlojupekoan bigarren izan da Gorka, eta hirugarrena IonBarhain-Merida taldeko Gorka eta Ion Izagirre anaia txirrindulariek s...
Gorka Izagirrek Espainiako errepideko txapelketa irabazi du, bakarrik helmugaratuta. Gari Bravo lazkaotarrak erorikoa izan du. Erlojupekoan bigarren izan da Gorka, eta hirugarrena Ion
Barhain-Merida taldeko Gorka eta Ion Izagirre anaia txirrindulariek sasoiko daudela erakutsi dute asteburuan Castellon (Herrialde Katalanak) jokatu den Espainiako Txirrindulari Txapelketan. Ormaiztegiko bi anaietan zaharrenak, Gorkak, Castellon de la Plana eta Benicassin artean (215 km.) jokatu zen errepideko txapelketa irabazi zuen herenegun 05:07:50eko denbora eta 41,906 kilometro orduko batez bestekoa.Proba bukatzeko 11 kilometroren faltan, Desierto de la Palmas gaintxoaren jaitsieran erasoa jo zuen Gorka Izagirrek, eta helmugara bakarrik iristea lortu zuen. Haren atzetik, 19 laguneko tropeltxoa sartu zen 9 segundora, eta esprintean Alejandro Valverde espainiarra eta Omar Fraile bizkaitarra izan ziren azkarrenak, zilarra eta brontzea kolkoratuz. Taldetxo horretan sartu zen Ion Izagirre, 13. postua lortuz.
Izagirre anaietan zaharrenak honako hitzak egin zituen proba amaitu berritan: «Pozik nago denboraldiko lehen garaipena lortu dudalako. Zazpi-zortzi kilometroren faltan, hondartzaren ondoko errepidean, krisi bat izan dut, eta Puritok [Rodriguez] autotik ematen zizkidan erreferentziak ezin nituen ondo aditu, baina azkenean lasterketa errematatzea lortu dut». Eta iaz arte bere taldea izan den Movistarrek zuen bolada bat etetea ere lortu zuen, 2009tik talde horretako txirrindulari batek irabazi baitu Espainiako Txapelketa.
Errepideko proban parte hartu zuen hirugarren goierritarra Gari Bravo (Euskadi-Murias) lazkaotarra izan zen. Zorigaiztoko erorikoa izan zuen, eta hautsirik ez badu ere, kolpe asko ditu gorputzean. Ospitalera eraman behar izan zuten, eta eskuineko aldakan puntuak eman behar izan zizkioten.
Bi anaiak podiumean
Ostiralean, berriz, erlojupeko txapelketa jokatu zen, eta hiru euskaldun igo ziren podiumera. Jonathan Castroviejo (Sky) bizkaitarrak erlojuaren aurka espezialista bikaina dela erakutsi zuen, eta 47:46ko denborarekin lortu zuen lehen postua Vall D’Alba-Vall D’Alba, 37,5 km.. Gorka Izagirrek lortu zuen zilarra (48:23) eta Ion Izagirrek hirugarren postua (48:24). Frantziako Tourrari begira sasoiko daudela erakutsi dute bi anaiek.