Kardantxiloak habia egin du Zumarragan
Udako beroekin batera, Kardantxiloa ikusi dute Zumarragan. Habia egin du kaleko zuhaitz batean, eta arrautzak zaintzen ari da. Txori txikia da Kardantxiloa (edo Karnaba); 12 eta 13,5 zentimetro artean neurtzen du, eta 14-19 gramo arteko pisua izan ohi du. Bere kantu alaiagatik da ezaguna. Urtean bi aldiz ugaldu ohi da, eta aldiko 5 edo 6 arrautza jartzen ditu. Basoetan ez ezik, herri eta hirietako parke eta lorategietan ere ibiltzen da, eta ez da arraroa parke horietako zuhaitzetan habia egitea.